Osakidetzak jarrera etsipengarria agertu du sektoreko mahaiaren bileran

2007/09/25
ELAko ordezkaritzak proposamenak zehaz ditzala eskatu dio Osakidetzari eta negoziaketarako egutegia, irizpideak eta konpromezuak idatzita aurkez ditzala hurrengo bileran exijitu dio.
Osakidetzaren mahai negoziatzaileak bilera berri bat egin du gaur. Administraritzak proposamen zehatzik gabe azaldu da bilerara eta ELAk salatu duenez ezinezkoa izan da aurrerapausurik eman. Era honetan, Osakidetzak daraman jarrera arduragabea salatu du ELAk. “ Osakidetzak ez du ez proposamenik ez jarrera negoziatzalerik azaldu bilera honetan eta honek agerian usten ditu bere benetako asmoak”.