Osakidetzak Mahai Sektorialaren datari eutsi dio, nahiz eta sei sindikatuetatik lauk ezin direla joan adierazi duten

2022/06/16
Osakidetzak 48 baino gutxiagoko aurrerapenaz deitu du Mahai Sektoriala, egonkortze-tasa ezagutarazteko. Hala ere, mahaia osatzen duten sei sindikatuetatik lauk data aldatzeko eskatu badute ere, ezin direlako joan, Osakidetzak egun horri eustea erabaki du ELA, Satse, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek uste dute urgentzia hori izapide hutsa dela, Osakidetzak datu horiek Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko dituelako.

Beste behin ere, Osasun Sailak informatzeko baino ez den mahai sektoriala egin nahi du, 48 ordu lehenago bilera bat deitu baitu egonkortze-tasa aurkezteko. Datu horiek sindikatuekin negoziatu behar ziren, eta gero Legebiltzarrean aurkeztu, baina beste behin ere, ez dira benetako negoziazioaren arauak betetzen. Osakidetzak ekainaren 16rako abiatutako Ezohiko Mahaiaren deialdi honen aurrean, ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK erakundeek honako hau jakinarazi dute:

  • 48 orduko aurrerapenarekin egin da deialdia.
  • Dokumentazioa 24 orduko aurrerapenarekin bidali da.
  • Mahai Sektorialean parte hartzen duten lau erakundek jakinarazi dute ezin direla bertaratu, eta data berri bat jartzeko eskatu dute.


Hala eta guztiz ere, Osakidetzak berretsi du ezohiko bilerari eutsi behar zaiola, eta, beraz, sindikatuek uste dute bilera hori mantentzeko ahalegin hori dela Osakidetzak ez duelako negoziatu nahi, baizik eta, besterik gabe, informazio-bilera bat egin. Horrela hedabideei bilera egin dela esan dezake.
Osakidetzak ez du egonkortasun-tasa hori behar bezala negoziatu sindikatuekin, eta Legebiltzarrean aurkezteko unea iritsita, mahaiaren funtzionamendu egokia behartu nahi dute 48 orduko deialdiekin eta sindikatuek “Mahai hori ohiko agertokia den antzokian parte har dezaten".
Horregatik guztiagatik, ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO eta UGT erakundeek jakinarazi dute ez direla mahaira joango benetako negoziazio eraginkorra egiteko baldintzak ez dauden bitartean.