Osakidetzak uda aprobetxatzen du Basurtuko Ospitaleko bihotzeko kirurgia lekualdatzeko

2022/07/15
Osakidetzak behin betiko bihurtu du Basurtuko Ospitaleko Bihotzeko Kirurgiako blokea Gurutzetako Ospitalera eramateko erabakia, hemendik aurrera zerbitzu bakar batean zentralizatuz. Ekainaren erdialdera argitaratu zuen murrizketa hori ez zela uda osterarte egingo. Beste behin ere, Osakidetzak murrizketak ezartzen ditu langileen ordezkaritza informatu eta negoziatu gabe, nahiz eta Lan Ikuskaritzak ohartarazi dion informazio eta negoziazio prozedura ez jarraitzeagatik. Gauzak horrela, ELA ez da geldirik geratuko murrizketen horren aurrean, eta bide juridikoaz gain, mobilizazioa bultzatuko du Osakidetzak plantillaren lan-baldintzak eta herritarrentzako osasun-zerbitzua prekarizatu nahi dituen eremu bakoitzean.

Osakidetzak bidalitako ebazpenaren arabera, plantillak 10 eguneko epea izango du Gurutzetako Ospitalera eramatea nahi duen edo Basurtun geratu nahi duen bere borondatez jakinarazteko, hain zuzen ere, langile gehienak oporretan daudenean, ente publikoak behin baino gehiagotan esan duen bezala.

Ebazpenean bertan jasotzen da, halaber, lekualdaketari buruzko alegazioak egiteko plantillako ordezkariei eskainitako epea amaitu ondoren ematen dela. Bada, behin baino gehiagotan esan dugunez, eta Lan Ikuskaritzak ere zentzu horretan hitz egin du, Osakidetzak ez du bete langileen ordezkaritzak informazioa jasotzeko eta prozesua negoziatzeko duten eskubidea, araudiak ezartzen duen bezala. Eta horregatik, ELA sindikatuak errekurtsoa jarriko dio Osakidetzak emandako ebazpenari.

Osakidetzak orain arte Basurtuko Ospitaletik eta Gurutzetako Ospitaletik ematen zuen zerbitzu bat ezabatu nahi du, eta hemendik aurrera Ezkerraldeko Ospitaletik soilik eskaintzea zerbitzu hori. ELA Sindikatuaren ustez, orain arte Osakidetzak eman digun informazioaren arabera, orain arte Basurtuko Ospitalean lan egiten zuen plantillaren zati bat alde batera utzita egingo da. Hau da, zerbitzu publiko bat murrizteaz gain, Osakidetzako plantilla eta lan-baldintzak murrizteko baliatzen den mugimendua da.

Gainera, oraindik ez da ezagutzen zehatz-mehatz zein den Gurutzetako Ospitalean egingo den planteamendua eta zer inpaktu izango duen, bai giza baliabideen ikuspegitik, baita baliabide materialen ikuspegitik.