Osakidetzako arduradun politikoen artean ez dago gaitasunik

2007/06/20
Osakidetzako arduradunek ez dute osasun publikoak dituen arazoei aurre egiteko gaitasunik. Horrela jasotzen da negoziaketa kolektiboaren inguruan ELAk egin duen azterketak. Agiria ekainaren 21ean aurkeztu da hedabideen aurrean.

Bestalde, Nere Urrestarazu, ELAk Osakidetzan duen arduradunak, aurreratu du ekainaren 22an elkarretaratzea egingo dutela sindikatu honetako ordezkariek Gasteizen, mahai negoziatzailea elkartzen delako.