Osakidetzako azpikontratatutako garbitzaileen karrera profesionalaren aldeko mobilizazioak

ELA gaur mobilizatu da Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan, Osakidetzan garbiketako azpikontratatutako langileen karrera profesionalaren kobrantza aldarrikatzeko. Kontzentrazioak egin dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ospitaleen aurrean.
Langileak mobilizatu egin dira kolektiboaren diskriminazioaren aurka borrokatzeko eta garbiketako langileek Osakidetzan jasotzen dituzten plusak azpikontratetako langileentzat ere izan daitezen erreklamatzeko.
ELAk plus horretaz gain, azpikontratetako langileek erosteko ahalmena ez galtzea eta haien soldatak KPIaren arabera igotzea defendatzen jarraituko du.
Osakidetzak ospitaleen eta anbulatorioen garbiketa zerbitzua ematen du, bai bertako langileekin bai azpikontratatutako langileekin, eta balio bereko lanak egiten dituzten langileekin. Hala ere, Osasun Sailak lan-baldintza desberdinak aplikatzea erabaki du, kontratazioa Osakidetzak zuzenean egiten duen edo zerbitzu hori enpresa pribatuen esku uztea erabakitzen duen.