Osakidetzako Enplegu Eskaitza Publikoak ez du langileen egonkortasuna bermatuko

2011/05/11
Osakidetzako Administrazio Kontseiluak maiatzaren 9an EPE berriaren, Mugikortasunaren eta Kontratazioaren Akordioak onartu berri ditu, Mahai Sektorialeko sindikatuokin inolako akordiorik lortu gabe. ELA eta LAB sindikatuetako ordezakariek Osakidetza zuzendaritzaren jarrera salatu dute.

Osakidetzako Zuzendaritzarekiko negoziazio prozesuak ez ditu joko-arau minimorik errespetatzen. Aipaturiko Zuzendaritza desinformazio eta propagandaz baliatu da prozesu osoan, komunikabideei langileon ordezkari garen sindikatuoi baino informazio gehiago emanez. Jokaera honen emaitza ezjakintasuna dugu: ez gizarteak, ez sindikatuok, ezta langileok ere, ez dakigu ezer argi eta garbi.

Honen adibide garbia “zorioneko” 2011 EPEa dugu. Prentsaren bidez jaso dugu informazioa sindikatuok, baina oraindik orain ez dakigu zehazki noiz izango den deialdia eta noiz azterketak.

Hau da, negoziazioaren funtsa den Lan-baldintzen Akordioa ez da ukitu ere egin negoziazioetan, eta mahai-gaineratu diren gai solteen inguruan, Osakidetza ez da gai izan akordio batera heltzeko ezta sindikatu bakar batekin ere. Akordio ezean, inposaketa, betiko moduan. Beraz:

 

1.- EZ DAGO NEGOZIAZIO KOLEKTIBORIK OSAKIDETZAN

  • Gaur egun, Osakidetzako lan-baldintzak arautzen duen akordioa 2009. urtekoaren luzapena da.
  • Ez da bi alderdiek adostu negoziazio dinamikarik ezarriko:

◦        Sektoreko mahaiak egin dituen bilera guztietan eta bakoitzean, behin eta berriz, ELA-k eta LAB-k negoziazioaren epeak eta edukiak zehaztuko dituen negoziazio-egutegia eskatu dugun arren, oraindik orain ez dakigu noiz deituko gaituzten hurrengo bilera egiteko, ez eta zeintzuk izango diren eztabaidagaiak.

◦        Zuzendaritzak negoziazioa zatitzeko estrategia aukeratu du, etengabeko murrizketak ezarri ohi diren egoera honetan, erabili dituen osasun-politiken irakurketa bateratua egin dezagun eragotzi nahian.

  • Arautze akordioaren edukiak berritzea eta hortaz, Osakidetzako langileen lan-baldintzen hobekuntza negoziatzea, duela hilabete batzuk desagertu dela Zuzendaritzaren agendatik.

2.- SEKTORE-MAHAIAN ORDEZKATUAK DAUDEN SINDIKATUEN BABESIK GABE, MUGIKORTASUNARI, KONTRATAZIOARI ETA LAN ESKAINTZA PUBLIKOARI LOTU AKORDIOAK EZARRIKO DITUZTE.

  • Mugikortasun eta kontratazio akordioak, batik bat, ezaugarri teknikoak dituzten bi gaiak izanik, Osakidetzak SATSE, SME eta CCOO-rekin lotu zuen azken akordioa gauzatu zenetik, erabaki ez diren gaiak dira.
  • Mugikortasun eta Kontratazioaren gaineko negoziazioak manipulazio eta iruzurretan oinarritu dira. Aurreko akordioa sinatu ez genuen sindikatuok pentsatu genuen benetako negoziazioa zela. Baina ezta hurrik eman ere! Azken fasea Zuzendaritzak Hitzaurrea gehitu zion, zeinetan “gonbidatu” moduan agertzen ginen, aurreko akordioaren Batzordearen “zabaltzearen” ondorioz.
  • LEP-ren akordioa oso-oso garrantzitsua da, sektorea egonkortzeko funtsezko baliabidea delako nahiz gizartean dituen ondorioak handiak direlako. Horrengatik, gure ustez, LEP-ak sindikatuekin lotuko litzatekeen gehienen akordioaren ondorioa izan beharko luke. Dena dela, Mahai Orokorraren esparruan ez zuten egin, han itundua ez dutelako bete, ez eta oraingoan ere, sektore esparruan.
  • Administrazioak egin dituen Lan Eskaintza Publiko guztietan eta bakoitzean, sistematikoki, ez du bete deitu beharreko gutxieneko lanpostu kopurua.
  • Sindikatuei dagokienez, ELAk eta LABek bakarrik salatu dute iragarritako lanpostuak ez direla behar bestekoak egun Osakidetzan lan egiten duten langileei egonkortasuna emateko.
  • Egoera honetan, Osakidetzak erabateko ezgaitasuna azaldu du negoziatzeko garaian, erabateko itxikeriaz jokatuz, ez soilik, lanpostuei dagokienez, LEP-aren testuan biltzen diren ia puntu guztietan baizik. Horrek ekarri du, gainerako sindikatuek ere (lanpostu kopurua zalantzan jarri gabe, funtsean, ikasgai-zerrendaren aurka bakarrik azaltzen ziren sindikatuek)  sinatu ez izana akordioa..
  • Zehatz-mehatz, 2011ko maiatzaren 4an ( bi astez “desagerturik” ibili ostean oporren ondorioz) , email baten bidez jakinarazi ziguten sindikatuoi pasaden apirilaren 5eko proposamenak behin betikoak zirela, eta onartu ezean, maiatzaren 9ko Administrazio Kontseiluaren bileran onartuko zirela bai ala bai.
  • Maiatzaren 9ko arratsaldean Kontseilua burutu zuten eta atzo goizean, maiatzak 10, berriro email baten bidez jakinarazi ziguten aipaturiko hiru akordioak onartuak zirela sindikatuon babesik gabe. Hala ere, gaur egun ez dugu jaso ez onarturiko testurik, ezta Mahai Sektorialerako deialdiarik ere.

 

3.- ELA-K ETA LAB-K BENETAKO NEGOZIAZIOA EGIN DADIN, EUSKAL SISTEMA SANITARIO PUBLIKOAREN PREMIEI ETA GABEZIEI ERANTZUNGO DIEN BENETAKO NEGOZIAZIOA ESKATZEN DIOTE ADMINISTRAZIOARI. ESKATZEN DIOTE ERE:

  • Ezarri dituzten murrizpen guztiak bertan behera utz ditzan: soldatari zein plantillari dagozkionak.
  • EAEko osasun-gastua handitu ditzan, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (OCDE) osatzen duten herrien batez bestera parekatuz.
  • Baliabideak eta giza-baliabideak areagotu ditzan, unean uneko beharrei egokituz. Hori sorospen kalitatearen hoberako izango da eta lan-zama orekatuak egotea ekarriko du.
  • Langileei egonkortasuna eman dakiela, justifikaziorik ez duen behin-behinekotasunean oinarrituz egiten den kontratatze politika amaitutzat emanez, eta egiturazko lanpostu oro onartuz.
  • Lan-baldintza duinak berma ditzan.
  • Osakidetzaren baitan euskal hiztunen eskubideak bermatuko dituen hizkuntza politika eraginkorra egin dadin.
  • Pribatizazioei ez: jarduera berririk ez pribatizatuz eta dagoeneko pribatizatu direnak berraztertuz.
  • Berezko baliabide publikoetan inberti dadila, sanitate pribatuekin hitzartzea eragotziko duena eta Osakidetzan autokontzertazioarekin eta ordu estrak egin behar izanarekin amaitzeko behar besteko plantillak egoki daitezen.
  • Itxierei ez: ez ospitaleena, ez osasun-zentroena, ez oheena... Itxiera ororen ordainez sorospen kalitatea galtzen da.
  • Kopagoari ez: erabiltzaileen ekonomia-sarreren arabera, jadanik dagoen osasun ezberdintasuna areagotzen duelako eta sanitate publikoa ororentzat izatea urruntzen duelako.