Osakidetzako EPE-ek ez du plantilla gehikuntzarik ekarriko

2008/10/21
ELAren esanetan, Osakidetza Enplegu Publikoaren Eskaintzak jasotzen dituen 2.500 lanpostu horietako gehienak baja begetatiboak betetzeko hau da, erretiroak, ezintasunak eta heriotzak ordezkatzeko izango dira. eta horiek ez dute egitura-plantilla gehikuntzarik ekarriko.

Ikuspegi objektibo batetik EPE hori oso urrun dago osasun-langileen errealitatetik, hortik nekez ekingo zaio kategoria guztien gehikuntzari, eta are gehiago esango genuke, ez da baliagarria izango ezta egonkor bihurtzeko gaur egun sektorean modu prekarioan lan egiten duten gehienen egoera ere.

Irakurri txostena