Osakidetzako ESIen ezarpena antolakuntza desastre bat da
Zehazki, Osakidetzak ez du zehaztu prozesu horren ondorioz langileen mugikortasunik emango den eta, ematekotan, prozesu hori borondatezkoa izango den ala nahitaezkoa, ez dute zehaztu kontratazioen kudeaketa zerrenda komun bitartez egingo duten, ez dute zehaztu lan-kargen igoeren arabera tokiren batean lanpostuak sortu beharko diren, ezta zuzendaritzen antolaketa edo langileen funtzio aldaketak.
ELAk salatu nahi du hau dena antolakuntza desastre bat dela eta Osakidetza ez dela langileen egoeraz batere arduratzen, osasun-zerbitzua ematen dutenen egoeraz hain zuzen.
ELAk Osakidetzari exijitzen dio gai hauetan guztietan proposamen zehatzak egin eta sindikatuekin negozia ditzala. Erakunde berri hauen etorkizuna langileen esku dago eta errespetuz trata ditzatela merezi dute.