Osakidetzako gatazkak bere horretan dirau

2008/06/16
ELA, LAB, UGT eta ESK sindikatuotako ordezkariak Osakidetzako Erakunde Zentralaren aurrean kontzentratu dira ekainaren 16an, Administrazioak Osasun Publikoaren gatazkarekin egin duen konponbide faltsua salatzeko. SATSE, CCOO eta SME sindikatuek pasadan martxoaren 14an sinatutako dekretuaren eranskinaren argitarapena ere salatu nahi dute.

Azkeneko mobilizazioetan langileek egin dituzten oinarrizko  errebindikazioekin bat ez datozenez eranskin honen edukiak partzialak eta nahikoak ez direla salatu egin dituzte.

 Sindikatu korporatiboek  ekintza batasuna eta langile guztien interesak saldu egin dituztela mobilizazioak eta langile guztien esfortzua haien intereserako erabiliz, salatu dute.” Orain dela gutxi, Gabriel Inclan, Osasun Sailburua eta Gloria Quesada, Osakidetzako Zuzendaria, sektorean, bake soziala dagoela eta Osakidetzako gatazka itxita dagoela esan dute. Osakidetzak aurrera eraman duen negoziaketa estrategia, desmobilizatzeko eta langileen eta sindikatuen batasuna apurtzeko erabili dute. Hauen helburua eta estrategia beste bat da.  Jendarteari eta osasun publikoko langileei erantzun global bat ematea inoiz ez da izan haien helburua”.

 Osakidetzaren estrategia nagoziatzaile eta kudeatzailea erabateko porrota dela, azpimarratu dute ere. “Argi erakusten du sektorean dagoen gatazka konpontzeko ezintasuna, indarrik gabeko gutxiengoarekin edozein moduz akordio batera heltzeko ahalegina eginez, jadanik sektoreko langileak ondorioen, ahulezien eta karentzien  berri dutenean”.

 Sindikatuon esanetan, gatazkak bere horretan dirau, mobilizazioak eragin zituzten arazoak eta eskabideak presente daudela eta horregatik, beraiek, gatazkan eta Osakidetzan izandako arduragabetasuna eta kudeaketa kaxkarra ezin dira ezkutatu, ez  langileriaren gehiengoa deslaiatzen duten gutxiengoaren sinadura zikoien bitartez, ez eta propaganda manikeoen bitartez.