Osakidetzako hauteskunde sindikaletan ELA irabazle

2005/05/26

Negoziazio mahai sektorialean %48,86 lortzen du 4 puntu portzentualak igoaz.

Atzo, Maiatzaren 26an, Euskal Herriko Elkarte Autonomoko Osakidetzaren hauteskunde-eremu gehienetan hauteskunde sindikalak burutu ziren.

1998. urtea geroztik hauteskundeak gauzatu gabe ziren eremu gehienetan, hain zuzen 2002. urtean prozesua legepean jarri zelako zein eremutan egin behar ziren hauteskundeak erabateko adostasunik lortu ez zelako.

Azpimarratu behar da ELAk 86 delegatu lortu dituela 289 kopuru osotik, ordezkaritzaren % 29,76 honela bere gehiengoa berretsiz nahiz eta delegatu kopuru txikiagoa aukeratu sektore osoan.

ELAren iritziz, kalitatezko osasun sistema eta langileon lan baldintzak hobetzearen alde eginiko borrokak, langile gehienon borondatea eta babesa jaso du, horren lekuko atzoko emaitzak direlarik. Bi gai hauek izan dira bereziki greba deialdira bultzatu duten arrazoiak.

Aldiz, gutxiengoan Osakidetzarekin akordioa sinatu zuten sindikatuek -LAB, CCOO eta UGT alegia- indarra galdu dute langileon babesa gutxiago lortuaz. Gutxiengoan sinatzeak eta greba burutzen ari zen bitartean egiteak langileon zigorra ekarri die.

Prozesua normaltasunez burutu da eta partaidetza maila ere altua izan da, gutxi gora behera langile guztien % 55 rekin.

Azkenik ELAk Osakidetzako langile guztioi eskertu nahi die bere partaidetza eta lankidetza prozesu honetan eta, nagusiki, ELAn jarritako konfidantza. Honela, heldutasun maila erakutsi dute behin eta berriro.

OHARRA: Albiste batera hauteskundeen emaitzen koadroa eskegi da.