OSAKIDETZAKO HIRUGARREN GREBA EGUNAK OHIARTZUN HANDIA IZAN DU

2005/03/03

Osakidetzan deitutako hirugarren greba egunak oihartzun handia izan du beharginen artean. Greba deitu duten sindikatuen iritziz, lanuzteak lortutako erantzuna ona izan da: Gurutzetako ospitalean %65a, San Eloyen %80a, eta Ezkerraldea-Enkarterriko zein Uribe Kostako lehen mailako atentzioko eskualdeetan, %75a.

Gurutzetako ospitalean kirurgia plastiko, neurokirurgia, kirurgia kardiako eta kirurgia orokorreko kirofanoak itxita geratu dira. Ospitalizazio, bizkortze, zainketa intentsiboetako unitate eta larrialdietako solairuetan gutxieneko zerbitzuak izan dira. Etxeko ospitalizazioa, odol-bankua eta erradioterapia ere geldituta egon dira.

Bestalde, Ezkerraldea-Enkarterriko eskualdeetan honako oinarrizko eremuak itxi dira: Santurtzi, Barakaldo, Portugalete, Trapaga eta Muskiz. Itxita egon diren osasun-zentroak: La Felicidad, Zaballa, La Paz, Lutxana, Zuazo eta Desierto, Zierbena, Las Carreras, Gallarta eta Trapaga, Kabiezes, Santurtzi, Castaños, Repelega, Portugalete, Sodupe, Arcentales, Turtzioz, Karrantza, Gordexola, Gueñes, Sestao Kueto. Uribe-Kosta eskualdean itxita egon dira Arrieta, Erandio, Fruiz, Gamiz, Loiu, Algorta, Astrabudua, Sopelana, Derio, Areeta, Mungia, Sondika eta Zamudio.

San Eloy ospitalean kirofanoak itxita izan dira, eta ez da kontsultarik egin.

Greba deialdiek izan duten jarraipen handia da Osakidetzako langileek gutxieneko helburuak jaso ez dituen sasi-akordio bati eman diezaioketen erantzunik egokiena.

ELAk, SATSEk eta SMEk martxoaren 10, 15 eta 17rako greba deialdiei eutsi egingo diete, eta Osakidetzako arduradunei hausnarketa egin dezala eskatzen diote, lanuzte orokorra minoriarekin adostutakoa bertan behera uzteko nahikoa arrazoi bai baita. Bake soziala iritsiko bada, bide bakarra dago, negoziazioari berriz ekitea, eta zinezko edukiak mahairatzea. Osakidetzak ez lituzke greba hauek arazo legez ikusi beharko, eta bai ordea langileen arazoak aintzat hartzeko dei gisa.