Osakidetzako langileen %67k bat egin du Osakidetzan izandako bi greba egunekin

2006/05/21

Osakidetzan izandako bigarren greba egunak emaitza oso onak utzi ditu ELA, SATSE eta ESK sindikatuentzat. Lehen Arretatekon grebaren jarraipena %64,4koa izan da, da, eta ospitaletan %60,3koa. Bi datu hauei Gipuzkoan eta Bizkaian bi orduz lanuztueak egin dituzten sendagileak batu behar zaizkie; sendagile horiek protestarekin bat egin nahi izan dute horrela.

Guztira langileen %67,15 izan da bi greba egunekin bat egin duten langileak. Horrek Osakidetzan lan baldintza eta baliabide gehiago lortzeko protesta ekintzek babes handia izan dutela erakusten du. Gainera, grebara deitu dugun sindikatuek salatu nahi dugunez, Osakidetzak ez ditu gutxieneko zerbitzuak bete.

Bestalde, Osakidetzak sindikatuei deitzeko egin duen deialdiaren aurrean, ELA, SATSE eta ESK sindikatuek bertan behera utzi dituzte oraingoz Osakidetzan deituta zeuden beste bi greba deialdiak. Dena den, ELA, SATSE esta ESK sindikatuek argi utzi nahi dute negoziatzeko borondaterik ez badago deialdiak errepikatu egingo direla.