Osakidetzako sindikatuek berriz salatu dute mahai sektorialean ez dagoela edukietan oinarritutako benetako negoziaziorik

2022/02/10
ELA, SATSE LAB, CCOO eta UGT sindikatuek berriro kritikatu dute Osakidetzako zuzendaritzak mahai sektoriala gaizki erabiltzen duela, informazioa trukatzeko foro bihurtu z.. Foro horretan ez dago benetako negoziaziorik, edukiekin. Gauzak horrela, sindikatu horiek Osakidetzari eskatu diote jarrera aldatzeko eta langileen aldarrikapenei erantzuteko, gure osasun-sistema publikoaren egiturazko gabezia larriak konpontzeko. Azkenik, benetako negoziazioa eta edukia planteatu arte mahai horretara ez itzultzeko erabakia aurreratu dute.
  • Mahai Sektoriala informazioa trukatzeko esparru bat bihurtu da; ez dago benetako negoziaziorik ezta edukirik ere. Kexa hori behin eta berriz adierazi diogu sindikatuok Osakidetzari; bileren edukia ikusita, nahikoa litzateke ematen diguten informazioa posta elektronikoz bidaltzea, aldez aurretik hartutako erabakien berri ematen baitigute, eta erabaki horiei buruz ez bait zaigu aldaketa-tarterik onartzen.

  • Gainera, adierazi behar dugu, askotan, helarazten zaigun informazioa, batez ere sindikatuok eskatuta ematen denean, ez dela egiazkoa eta ez datorrela bat errealitatearekin.

  • Hori gutxi balitz, ohikoa da komunikabideen bidez jakitea aldez aurretik Mahai Sektorialean bertan sindikatuekin partekatu eta negoziatu behar zena. Sindikatuok behin eta berriz eskatzen dugunean soilik partekatzen da informazio hori Mahaian, eta publiko egin ostean emateaz gain, gai itxiak izaten dira beti, eta horiei buruz ez da inolako negoziazio-tarterik eskaintzen.

  • Hain da larria egoera, Osakidetzak ez dituela betetzen Mahai Sektorialean lortzen diren akordioak.

  • Gezurra da sindikatuok, hilero lantzen diren gaien erdia finkatzen ditugula. Osakidetzak 2021eko urtarrilean, proposatu zuen, Mahai Sektoriala osatzen dugun sindikatuok, gure artean adostuta, bi gai proposatu ahal izatea bileren gai zerrendan sartzeko; praktikan banaketa hori ez da errespetatzen. Osakidetzak bileren gai-zerrenda eta aztertu beharreko gaien edukia zehazten ditu aldebakarrez. Jakina, bileretan, sindikatuok eztabaidatu eta negoziatu beharreko gaiak planteatzen ditugu, baina beti “besterik” puntuan izaten da, eta Osakidetzaren ohiko erantzuna da kontuan hartzen dituela, zehaztasun gehiagorik gabe. Une batzuetan, zenbait galdera planteatzea ere galarazi zaigu, argudiatuz gai-zerrendan ez zegoela “besterik” puntua, edo bilera monografikoa zela eta ezin zela beste gairik planteatu.

Planteatu ditugun egoeren adibide asko daude, baina Osakidetzak berak gaurko oharrean adierazi dituenetako batzuk aipatuko ditugu:

Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoa: gaia plantillaren artean publikoa zenean eta Osasuneko Sailburuak berak Legebiltzarrean egindako agerraldian, datuak eman zituenean, Mahai Sektorialean ez zen gaia aipatu. 3 bileratan galdetu genuen gai horri buruz, eta behin eta berriz emandako erantzuna izan zen Giza Baliabideen Zuzendaritzak ez zuela ezeren berri, ezta Sailburuak adierazitakoaren berri ere, eta, zerbait zekitenean, esango zigutela.

Garapen profesionala: aurtengo uztailean akordio bat sinatu zen Mahai Sektoriala osatzen dugun sindikatuen parte batekin, eta bertan 2021eko abenduaren 31an deialdi bat egitea jasotzen zen. Akordioa ez da bete eta ez da deialdia egin. Gure galderen aurrean, lehen erantzuna izan zen Ogasunaren baimenaren zain zeudela, eta azkena izan zen txosten bat jaso zutela baina ez zutela irakurtzeko astirik izan. Gogora dezagun 2011tik indarrean dagoen murrizketa baten aurrean gaudela.

Ospitalizazio-osagarria: behin eta berriz planteatu zen, eta erantzuna honako hau izan zen: «Kontuan hartzen zen». TGEEZren mobilizazioen ondoren, Osakidetzak proposamen bat ekarri zuen Mahaira, eta gero erretiratu egin zuen. Ordutik aurrera, behin eta berriz egin ditugun errekerimenduen aurrean, erantzuna da ez dela une egokia.

Egonkortze-prozesua: Osakidetzak zenbaki itxi batzuk planteatu ditu, ez du onartzen horiek zalantzan jartzea, eta gaineratu du hori dela deitu beharreko gehienezko plaza kopurua, eta ez duela negoziaziorik onartzen puntu horretan. Esan gabe doa eskainitako zenbakiak ez direla benetakoak eta ez direla egokitzen Osakidetzako enpleguaren egoerara.


Euskara plana: hori da Mahaian negoziatzen ez denaren adibideetako bat. Mahaiak testu bat jasotzen du, Osakidetzak uste duen edukiarekin, eta eskaintzen duen marjina bakarra da jada eginda dagoen eduki zehatz horri alegazioak egitea, eta Osakidetzak erabakitzen du alegazioren bat onartzen duen ala ez. Hori da aurrera eramaten den den negoziazio guztia.