"Osakidetzan mobilizatzen jarraituko dugu"

2008/03/04
ELA, LAB, UGT eta ESK-ko ordezkariek Osakidetzan mobilizatzen jarraitzeko borondatea agertu dute; bost sindikatu hauek %60ko ordezkaritza dute mahai negoziatzailean. Era berean, gutxiengoan sinatutako akordio batek ekarriko lituzkeen ondorioetaz ohartarazi dute. "Era honetako akordio batek ez lioke gatazkari konponbiderik ekarriko. Are eta gehiago, gatazka luzatzea ekarriko luke".

Zentzu honetan, martxoaren 6rako deitutako greba deialdiak aurrera jarraitzen duela azpimarratu dute.

Hau da ELA, LAB, UGT eta ESK-ko ordezkariek martxoaren 4ean Bilbon eskaini duten prentsaurrekoan irakurri duten agiria

Irakurri agiria