Osakidetzaren arreta sistemak porrot egin du

2008/07/16
ELA, LAB, ESK eta UGT sindikatuen iritziz Osakidetzako Call Center telefono bidezko arreta sistema berriak porrot egin du Gasteizen. Sindikatuok egindako galdeketari erantzun diotenen artean, %13k ez du telefono bidezko arreta eredu berria ezagutu ere egiten eta ezagutzen duen %87aren artean, %75ek zerbitzua ez dela batere hobetu uste du.