Osakidetzaren hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko 2010eko 1. deialdia: behin-behineko kalifikazioak

2010/03/01
2010eko otsailaren 25ean Osakidetzak ohar bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman du otsailaren 22ko 198/2010 Erabakia argitaratu dela, non mailaren atariko proben behin behineko kalifikazioak eta 2010eko otsailaren 20ko irakurketa-proben emaitzak jasotzen diren.