Osakidetzaren lan eskaintza ez dator bat adostutakoarekin

2010/11/05
ELAk baztertu egiten du aurrekontu berria, aurrekoarekin alderatuta %3,2 gutxiagokoa delako eta herrialde garatuetako batez bestekotik are urrunago dagoelako.

“Osakidetzako zuzendaritza nagusiak gaur iragarritako lan eskaintza  2.614 lanpostura mugatzen da 2011an. Zenbaki honek mahai orokorrean sinatutakoa baino 1.200 lanpostu gutxiago suposatzen du ” ELAren iritziz. “Zehazki, gobernuak hartu zuen konpromesuak: 2010reko1.900 lanpostu  eta beste hainbeste lanpostukoa 2011an jasotzen zituen. Guztira 3.800 lanpostuko berri bi lan eskaintza publikoetan. . Bada, iragarritakoarekin, garbi geratu da 2010ean egin ez den lan eskaintza ez duela konpentsatuko 2011koak, 2.600 lanposturen eskaintza oso urrun geratzen baita  hitzartutako 3.800etatik”. 

“Deitoratzekoa da osasun sailak beste behin ere, propaganda errazera jo izana, Osakidetzaren baliabide eskasia behin eta betiko konpondu beharrean. Une honetan nabarmena da EAEko osasun publikoak duen baliabide eskasia areagotu egin dela aurten aplikatutako murrizketa politikekin, horren ondorioz arreta kalitateak txarrera egin du eta sektorean ezinegona dago (EAGtako greba Bizkaian, itxaron zerrendek gora egin dute, langileak ez daude pozik, etab.). Hala ere, Eusko Jaurlaritzako osasun sailak nahiago du beste alde batera begiratu eta politikak gozatu hainbat plangintza iragarrita, hori bai, negoziatu ez direnak edota negoziatutakoa betetzen ez duten planak beti ere”. 

Osakidetzako aurrekontua %3,2an murrizteko erabakiak dakarrena da ELGAko herrialdeetako batez bestetik are gehiago urruntzen dela EAEko osasun publikoa. Aurrekontua erdian gehitu beharko litzateke herrialde garatuetako batez bestera iristeko” azpimarratzen du ELAk.

ELAk exijitu egingo dio Eusko Jaurlaritzako osasun sailari eta Osakidetzari zuzendu dezala murrizketetan oinarritutako politika eta eman diezazkiola Osakidetzari  behar dituen baliabideak.