Osasun garraioko langile bati arma zuriz eraso egiten saiatu ziren Gasteizen, lanean zela

2021/06/29
ELAk salatu duenez, ekainaren 25ean, ostiralean, 22: 30ean, Gasteizko osasun garraio zerbitzuko langile bat labanaz erasotzen ahalegindu ziren, borondatez kontrako lekualdaketa bat zen. Izan ere, ospitalera eraman behar zuten pertsonak intoxikazio- eta agresibitate-egoera larrian zegoen, baina langileak ez zuen aldez aurretik horren berri izan, ez zuen egoerari buruzko benetako informaziorik eduki, ezta beharrezko Ertzaintzaren laguntzarik ere. Gauzak horrela, gertatutakoa ikertzeko eta are okerrago bukatu zitekeen gertakariaren inguruko erantzunkizunak hartzeko eskatu du sindikatuak.

"Premiazkoa da egindako koordinazio-akats larriak zehaztea, prebentzio-neurri oinarrizkoenak gabe egin baitzen, zerbitzu motari buruzko aurretiko informaziorik gabe eta ondorengo estaldurarik gabe, maila guztietan; horrela, gure lankideak bakarrik eta laguntzarik gabe ikusi zuen bere burua, bere osasuna eta bizitza jokoan zirela", adierazi du sindikatuak.

ELAren iritziz, onartezina da azpikontratatutako osasun garraioaren sektorean erasoak izateko arriskua eguneroko errealitate bihurtu izana, eta are gehiago "Administrazioaren, Herrizaingo Sailaren eta Larrialdietako Zuzendaritzaren pasibotasunarekin”.