Osasun-langile bat hil dela eta lanbidean jarduteko babes-neurririk ez dagoela salatzeko, kontzentrazioak IMQren aurrean

Batzorde horiek salatu dute gaur egun prebentzio eta babes neurri indibidualizatuak ez direla nahikoak. Horregatik, premiaz IMQ Zorrozaurre eta IMQ Virgen Blanca kliniketako langile guztien osasuna eta osotasuna bermatzeko bitartekoak jartzea eskatzen dute, bai bertako langileentzat, bai azpikontratetako langileentzat (osasun-sektore, garbikuntzako zein gainerako azpikontratatuentzat).
Gogorarazi dute Osakidetzatik eratorritako COVID-19ko paziente kutsatuak artatzeko solairuak prestatu diren arren, oraindik ez zaiela testa egin langile guztiei.
Langileen ordezkariek, ondorioz, bi kliniketan lan egiten duten langile guztiei testak berehala egitea eskatzen dute, baita segurtasunez lan egiteko beharrezkoak diren ekipamendu zein prebentzio-neurriak hartzeko ere.