Osasun mentalaren alorrerako arazoei aurre egiteko gaurko ereduak ez du balio

2008/05/20
ELAk Lehen Arreta eta Osasun Mentalari buruzko jardunaldia antolatu zuen maiatzaren 7an. Egun osoko jardunaldia oparoa eta oso interesgarria izan zen, eta goi mailako adituen parte hartzea izan zuen. Iñaki Markez, psikiatra osagilea, Marisa Oreja, osasun mentaleko erizain espezialista, eta Maria Larrañaga, Bizkaiko erietxez-kanpoko osasun mentaleko langilea, izan ziren parte hartu zuten hiru lagunak.

Jardunaldi horiek jaso zituzten ondorio nagusiak bildu asmoz ELAk txosten bat aurkeztu du maiatzaren 20an. EAEn osasun publikora bideratzen den diru kopuru txikiak arlo honetan hamaika ondorio kaltegarri dituela nabarmentzen du txostenak, besteak beste. Gainera, txostenaren arabera agerikoa da osasun mentalaren alorrerako arazoei aurre egiteko gaurko ereduak ez duela balio.