Osasun publikora zuzendutako diru kopurua murrizten jarraitzen duela salatu du ELAk

2006/05/14

ELAk Osakidetzan dituen arduradunek osasun publikoak EAEn bizi duen egoera kezkagarria salatu dute gaur Bilbon. Horretarako Eustatek argitaratu berri duen azken txostena izan dute hizpide. ELAko ordezkariek jakitera eman dutenez, azken 10 urteetan BPGren %4,5etik %4,2ra jaitsi da osasunera zuzendutako diru kopurua. Inbertsio faltak zerbitzuan dituen ondorio kaltegarriak ere nabarmendu dituzte.