transfusio eta giza ehunen euskal zentroa
Osasun Saila eta Osakidetza ez dira greba batzordeak deitutako bilerara agertu

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak Osakidetzako gainerako langileei dagokienez bidezko baldintzak lortzeko borrokan jarraitzen du. Horretarako, Osakidetzaren immobilismoa hausteko asmoz, zentroko langileek lau greba egun deitu dituzte aste honetarako, gaur hasi eta ostiralera arte. Guztira 14 egun dira, eta gutxieneko zerbitzuak gehiegikeriaz ezarri diren arren, greba jarraipen zabala izaten ari da egin dezaketen kategorien artean.
Deialdia egin duten SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta UTESE sindikatuek bilera batera deitua zuten Osakidetza eta Osasun Saila Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluan, 11:30ean, baina ez dira agertu ere egin.
Sindikatuek salatu dutenez, langileek bi urte baino gehiago daramatzate gatazkan, eta mobilizazioek aurrera jarraituko dute Osakidetzak egoera desblokeatu arte. Bihar manifestazioa deitu dute Bilboko Plaza Biribiletik (Abando) Osasun Sailaren egoitzaraino.