Osasun Sailburu berriak Gurutzetako ospitaleko modulo psikosozialarekin erakutsi duen ardura falta salatzen dute ELAk eta CCOOk
Era berean, Osasun sailburu berriak ardura falta nabarmena erakutsi du eta zentruko langile eta erabiltzaileak jasaten ari diren egoera kezkagarriaz hitz egiteko eskatu zitzaion eskaerari erantzunik ere ez du eman.
Erabiltzaileek, auzokoek eta Barakaldoko Udalak ez dituzte onartzen egindako aldaketak eta hori adierazteko 5.000 sinaduratik gora bildu eta Urkullu lehendakariari 2.500 gutun bidali dizkiote, moduloa jardunean jarrai dezan. Barakaldoko udalbatzak ere ere birritan aztertu du arazoa eta talde politiko guztiek aho batez eskatu dute moduloaren jarraipena.
Are gehiago, zerbitzuaren antolaketa berria ikusita, Arartekoak ere bere kezka adierazi du Legebiltzarrean aurkeztu zuen 2012 urteko txostenean: "(...) moduloak egindako ibilaldi bikaina - 30 urte luze iraun du gure osasun administrazioari zerbitzu emanez- eta lantaldearen konpromiso eta profesionaltasunak, ondo legoke zerbitzu honen etorkizuna bermatzeko gure herri-administrazioek nolabaiteko neurrria hartzea, sarearen bidez eskaintzen den arreta osatzeko".
Arazo hau konpontzea Osasun Sailaren esku dago. Beraz, erantzuna berehala ematea eskatzen diogu.