Osasun sistema pribatizatzeko urrats berria da Mutuen Lege Proiektua

2014/07/24
2014ko uztailaren 18ko Espainiako Ministroen Kontseiluak Mutuen Lege Proiektua onetsi zuen. ELAk oso balorazio ezkorra egiten du proiektu horren inguruan: beste urrats bat da osasunaren sistema publikoa pribatizatzeko bidean (urteak dira prozesu hori hasi zenetik) eta mutuei botere handiagoa ematen zaie.

Hain zuzen, gure sindikatuak duen iritzia azaltzeko ELAk prentsaurrekoa eskaini du gaur. Bertan Adolfo Muñoz idazkari nagusia eta lan osasuneko arduradun Leire Txakartegi eta Leire Heredia izan dira. 

Hau da ELAk argitaratu duen txostena.