Osasunak 9 kaleratuak berriro hartuko ditu

2019/08/23
Enpresa batzordeak (ELAko 2 eta UGTeko 1) hiru urterako hitzarmena ere lortu du. Club Atlético Osasunaren zuzendaritzak eta txapelgorrien (El Sadarreko sarbidean dauden langileak) ordezkaritza sindikalak (ELAko 2 eta UGTeko 1) adostu dute azken boladan gertarturiko gatazka -batez ere, Osasunak uztailaren hondarrean 9 kaleratze burutu zituenetik- itxiko duen konponbidea.

 

Akordioak 9 kaleratzeen itzulera ekarriko du, eta hitzarmen kolektibo berri bat ere, txapelgorrien kolektiboaren baldintzak arauteko.
ELAk oso era positiboan baloratzen du 9 kaleratuen itzulera, txapelgorriek hasieratik egin duten mobilizazioari esker lortu delako.

Akordio honen ondorioz, abuztuaren 24an eta 31an iragarritako greba bertan behera geratzen da; beraz, Eibar eta FC Barcelonaren aurkako partidak arazorik gabe jokatuko dira.