Osasunbidearen langileek Alberto Pascualen izendapena bertan behera uztea eskatu dute

2014/03/06
Langile batzordeak eskakizuna onartu du ELA eta LABen botoekin; aldiz, CCOOk, UGTek, SMNak, Satsek, USAEk eta Afapnak ontzat eman dute Lan Epaitegiaren jokaera.

Osasubidearen langile batzordeak Alberto Pascualen Lan Epaitegiaren idazkari nagusiaren izendapena bertan behera uztea eskatu dute. Jakina denez, Alberto Pascual salatuta dago Epaitegi Nazionalean Banca Civicaren aferaren barruan. Gauzak horrela, ELAk eta LABek bere izendapenaren aurka bozkatu dute, eta euren botoak nahikoak izan dira eskakizuna onartzeko.

Aldiz, gainontzeko sindikatuek (CCOO, UGT, Sindicato Médico, Satse, USAE eta Afapna) ez dute proposamenaren alde bozkatu, eta ontzat eman dute Alberto Pascualen izendapena. Kontuan hartu behar da Osasunbidearen langile batzordeak ia 10.000 langileak ordezkatzen dituela.