Ostalaritzako estatu-hitzarmenen bidez soldaten erdia galtzen da

2017/06/12
Ostalaritzako estatu-hitzarmenen bidez soldaten erdia galtzen da
ELAren eta LABen ustez salatu beharrekoa da CCOOek, UGTk eta patronalak hartu duten erabakia, Ostalaritza Sektorearen Esparru Akordioa inpugnatzekoa. Sindikatuon esanetan, Madrilen sinatzen diren estatu-hitzarmenen bidez soldaten %50 ere galtzen da. Adolfo Muñoz "Txiki", Idazkari Nagusiak azpimarratu du miseria laborala hedatu nahi dutela.

ELA eta LABek, ostalaritzan %77,5eko ordezkaritza izanik, EAErako ituna sinatu zuten Ostalaritza Federazioarekin eta Confebaskekin, baina Espainiako CCOOk eta UGTk estatuko Akordioaren Batzorde Parekidera eraman dute hitzarmena, euskal akordioa Espainiakoaren aurkakoa zela argudiatuta. Inpugnazioa onartuko balitz, EAEn lortutako akordioa bertan behera geratuko litzateke, eta 12.000 langileren lan-baldintzak kaskartu egingo lirateke.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiaren garaian onartu zen lan-erreformak ahalbideratu du inpgunazioa. "Lan erreforma hori aurrera ateratzeko EAJren abstentzioa ezinbestekoa izan zen, eta horren ondorioak jasaten ari gara orain" gogoratu du Muñozek.

Ikusi informazioa