Lan istripua

Oso larri zauritu da Zubietako Ingurumen Guneko langile bat

2023/03/10
Aldi baterako enpresa den CMG2 Kudeaketako langilea da eta uhal batek harrapatuta izan du zauri larria. Informazio gehiago biltzen ari da ELA uneotan.

ELAk bildutako datuen arabera, oso istripu larria izan du CMG2 Kudeaketako langileak Zubietako Ingurumen Gunean. Metalezko zepak tratatzeko instalazioa da hori eta uhal garraiatzaile batek harrapatu du.       

Aurten, 9 pertsona hil dira Hego Euskal Herriko lanpostuetan eta istripuak pairatu dituzte beste askok. Enpresen zigorgabetasunak eta erakundeen konplizitateak ondorio latzak dituela gogorarazi du Euskal Sindikatuak. Laneko ezbehar-tasa ez da fenomeno naturala, onura ekonomikoak langileriaren lan-baldintzen eta bizitzaren aurretik jartzearen ondorioa baizik, gehitu du.

Enpresek segurtasun neurriak betetzen dituztela kontrolatzeko garaia da eta, horretarako, gaur egun kolapsatuta dauden Osalaneko eta Lan Ikuskaritzako plantillak bikoiztu behar dira, Europako batez bestekoarekin berdintzeko.