Ospitaletako langileen murrizketen aurkako elkarretaratzea Gasteizen

2010/11/03
ELAk ospitaletako langileen murrizketen aurkako elkarretaratzeekin darrai. Donostia, Basurto eta Gurutzetakoen ondoren Gasteizko Santiago erietxean egingo da da elkarretaratzea

Pasa den irailean EAEko administrazioak bere sail eta organismo autonomoen artean instrukzio bat banatu zuen kostuk aurrezteko hainbat neurri jasotzen zituena eta gaurko langile kopurua modu eraginkor batean gutxitzea zekartenak.

Konkretuki, onartutako neurrien artean zeuden 6 hilabetetik beherako ordezpenik ez egitea eta lana pilatzeagatik egindako kontraturik ez berritzea. Neurri horiek jadanik hasi dira nabaritzen Arabako osakidetzako zerbitzuetan, non kontratazioak behera egin duen eta langile finkoak eta ordezkoak gabez gainezka daudelarik.

Instrukzioa bere osotasunean aplikatzen bada, Osakidetza moduko esparru batean, non prekarietatea %27koa den, lurraldeko ospitalen eta osasun zentroen kolapsoa eragingo luke, eta ELAk ez du hori onartuko.

Gainera, egoera hori guztia are larriagoa izango da osasun sailburuak jarraitzen duen estrategia dela bide abian jarri dituen bi proiektu kutunenek langile kopurua murriztea ekarriko baitute: Arabako osasun zerbitzuaren berrantolaketak eta Osarean delakoak.

Berrantolaketa: Arabako Unibertsitate Ospitalea sortzeko proiektuk, Santiago ospitalea egonaldi ertaineko ospitale bihurtzeak eta Lezako ospitaleko gero ez-ziurrek ekarriko dute plantilaren murrizketa eta gaur Osakidetzaren menpe dauden zerbitzuen pribatizazioa.

Osarean: Lehen arretaren pribatizazioaren lehen pausua da. Osakidetzak ez du bere kabuz proiektua abian jartzen, sozietate anonimo baten bitartez Osakidetzarena den zerbitzu bat emateko, enplegu prekarioak azpikontratatuta eta esparru publikoko diru asko arlo pribatura bideratuta.

Horregatik guztiagatik, ELAko Basurtuko Ospitaleko atal sindikalak bihar exijituko du kontratu guztiak manten daitezen, izan ere jadanik minimotan dagoen plantila bat baita.