Ostiralean Gipuzkoako ostalaritzako greba

2005/09/18

Datorren ostiralean, hilak 23, grebara joko dute Gipuzkoako ostalaritzako langileek lan hitzarmenaren alde. Greba eguna ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute. Bien bitartean, mobilizazioekin jarraitzen dute eta bihar Oiartzungo Lintzirin hotelaren aurren elkartuko dira lurralde honetako ostalaritzako langileak.

Besteak beste KPIren gainetik %1,5eko igoera, bi egunetako atsedena astero, 10 ordutako lan ordutegiaren murrizketa eta arlo honetan aritzen diren langileen subrogazioa eskatzen dute.