Otsailaren 14an lan-istripuan hil zen kamioilari baten heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute sindikatuek Larrabetzun

2022/02/17
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin dute Larrabetzuko Transportes Erdella enpresaren aurrean, otsailaren 14an 52 urteko kamioilari bat lan-istripuz hil zela salatzeko. Istripua Errioxako San Vicente de la Sonsierran gertatu zen, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik.

ELAk beste behin salatu du garraioaren sektoreko langileek pairatzen dituzten lan-baldintza gogorrak eta enpresek prebentzio-neurriak etengabe urratzen dituztela.

Egoeraren larritasuna ikusita, ELAk Eusko Jaurlaritzari exijitu dio berehala ezar ditzala prebentzio-legeria ez betetzeak kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko neurriak, eta, aldi berean, lantokietan antolatzera eta urtean 50 pertsona baino gehiagoren bizitza aurretik daraman bidegabekeriaren aurka borrokatzera deitu du.