Otsailaren 18an, Kutxabankeko langileek greba egingo dute lan-hitzarmenaren alde

Sindikatu horiek salatu dutenez, aurreko hitzarmenaren indarraldia (2015-2019) amaitu zenetik, zuzendaritzaren estrategia hitzarmen proposamen bat egitea izan da, murrizketekin eta langileen lan baldintzen narriadurarekin, proposamena onartzen ez badute enpresak Aurrezkiaren Estatuko Hitzarmena aplikatzea behartuko duen mehatxupean. Estatuko hitzarmen hau gutxienekoen testua da, baldintza guztiz eskasak dituena, gaur egungoak baino baxuagoak.
ELAk eta LABek uste dute ez dela onargarria Estatuko banku-sisteman kaudimendunena dela uste duen eta 160 milioi euroko irabaziak aitortzen dituen enpresa bat – 2020ko lehen 9 hilabeteetan bakarrik – Murrizketetan soilik jarduteko gai izatea. Murrizketak lan-baldintzetan eta murrizketak jendearentzako arretan, gero eta bulego eta langile gutxiagorekin.
Era berean, Estatuko sektoreko hitzarmen bat aplikatzeak esan nahiko luke galdu egingo litzatekeela enpresan tradizioz itundutako lan-baldintzen esparru bat, euskal langileek inolako parte-hartzerik izango ez duten negoziazioetatik abiatutako arauak aplikatzeko.