Otsailaren 1etik 8ra greba deitu du ELAk Bizkaiko zahar egoitzetan

2023/01/25
Egoitzek irabaziak puzten jarraitzeko, tarifak %6,5 eta %10 artean handitu dituzte, kasu askotan, hilean 300€ baino gehiago garestituko da plaza bakoitza.

Bizkaiko adinekoen egoitzetako patronalak honako hau jakinari die senideei: 2023an% 6,5 eta% 10 artean igoko dituztela tarifa, hau da, kasu askotan, hilean 300€ baino gehiago garestituko direla plaza bakoitza.

ELArentzat onartezina da Bizkaiko Foru Aldundiak enpresei gero eta irabazteko tarte handiagoa ematea. Hain justu, sektoreko 5.000 langilek baino gehiagok bi urte eta erdi baino gehiago daramatzatenean soldaten baldintzak izoztuta, lan erritmo jasangaitzekin, egoiliarrei merezi duten arreta ezin eman. Aldundiak zainketen negozioa sustatzen jarraitzen du, eta enpresa horiei estaldura ematen die.

Patronalaren blokeoaren aurrean (hitzarmen sektorialaren negoziazio mahaia ez da bidu 2021eko urriaren 14tik), ELAk greba egun gehiago deitu ditu otsailaren 1etik 8ra. Egun horiekin 29 dira jada, eta mobilizazioak indartzearen alde egingo dute patronalak eta Aldundiak hitzarmen sektorialerako gutxieneko edukiak bermatzen ez dituzten artean.

Zahar egoitzetako langileak otsailean greba hasiko dute manifestazio batekin. Bilboko Eusko Jaurlaritzatik (Kale Nagusia, 85) abiatuko da goizeko 11:00etan, Foru Aldundira arte, eta bertan egoitzen negozioaren berri emango dute.