Otsailaren 20tik 27ra, zapi bilketa herriz herri, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren V. Nazioarteko Ekintzaren barruan

2021/02/22
“Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez!/ Resistimos para vivir, marchamos para transformar!" lelopean martxan da Emakumeon Mundu Martxaren V. Nazioarteko ekintza Euskal Herrian. Migrazio-politikak eta mugak salatu, eta transnazionalen botere korporatiboa ikusaraztea du helburu ekintzak, besteak beste. Guzti hau sistema heteropatriarkal, arrazista, kapitalista eta kolonialaren tresna gisa ulerturik.

Sistemari arrakalak sortzeko konpromisoa adierazteko asmoz, zapi aldarrikatzaileak egin dira eta egiten ari dira gure herrietan. Otsailaren 20 eta 27 bitartean jasoko dira Euskal Herriko 27 eskualde igaroko dituen ibilbidea burutuz,ondoren zapiok, V. Ekintzaren amaierara eramateko:

  • Otsailak 20: Aiztondo, Tolosaldea, Goierri, Debagoiena.
  • 21: Enkarterri, Meatzaldea, Ezkerraldea, Uribe Kosta y Bilbo. 22: Aiaraldea, Mendialdea.
  • 23: Erribera, Sakana.
  • 24: Durangaldea, Gernika, Urola Kosta.
  • 25: Lautada, Txorrierri, Mungialdea.
  • 26: Orereta, Donostia, Lizarraldea, Iruña.
  • 27: Arratia, Gasteiz, Iparralde: Azkaine, Urruña, Hendaia, Baiona, Angelu,Miarritze.

Martxoaren 6an, Irun-Hendaia arteko mugan emango zaio itxiera V. Nazioarteko Ekintzari. Bertan emakume migratu eta arrazializatuen kolektiboez osatutako alternatiba feministen azoka izango dugu, baita mugen eta transnazionalen aurkako adierazpen artistiko eta politiko feminista ere.