Siemens Gamesa Arazuri

Otsailaren 5etik greba mugagabean dauden langileak Nafarroako Parlamentuaren parean mobilizatu dira

2024/03/14
Arazuriko lantegiko Siemens Gamesako langileek enpresaren jarrera salatu dute, negoziazioan aurrera egitea blokeatzen ari delako, pandemian ezinbestekoak zirela eta orain ikusezinak direla parodiatuz.

Siemens Gamesako Arazuriko lantegiko langileak greba mugagabean daude eta ekoizpena guztiz geldituta dago otsailaren 5etik, eta data hori baino lehen greba egun eta lanuzte gehiago egin zituzten. Beren lan baldintzak enpresa bereko beste zentro batzuenekin parekatuko dituen hitzarmen bat aldarrikatzen dute.

Siemens Gamesak blokeatu egin du Arazuriko langileek jasaten duten diskriminazioa amaitzeko hitzarmen baten negoziazioan aurrera egitea. Horregatik, euren lana ezinbestekoa zela adierazi zuten pandemiatik 4 urte bete direnean, euren aldarrikapenak ikusezinak direla salatu dute Nafarroako Parlamentuaren parean.