Arazuriko Siemens Gamesa
Otsailaren 5etik greba mugagabearen dauden langileak Arazuritik martxa egin dute Sarrigureneraino
Greba Mugagabeak erabateko jarraipena izaten jarraitzen du Arazuriko Siemens Gamesan. Euren lan baldintzak enpresako Nafarroako beste lantegi batzuetan dituztenekin parekatzeko eskatzen dute.
Arazuriko Siemens Gamesako langileek aspalditik eskatzen dute euren lan baldintzak enpresa bereko beste langile batzuek dituztenekin parekatzeko, hala nola Sarrigurengo eta Agustinoseko plantillenekin.
Arazuriko langileek martxa bat egin dute enpresak Sarrigurenen duen egoitzaraino. Bihar elkarretaratzea egingo dute enpresak Zamudion dituen bulegoen aurrean, zuzendaritza bertan egongo delako.