Padre Menniko enpresa batzordeak hitzarmena blokeatuta dagoela salatu du

Klinikan 180 pertsonak lan egiten dute, eta 140 erabiltzaile inguru zaintzen eta artatzen dituzte hainbat arlotan, hala nola psikiatria eta psikogeriatria. Horri gehitu behar zaizkio kontsulta-zerbitzua, tutoretzapeko etxebizitzak, eguneko zentroa eta crp-ak. Plaza horien %50 baino gehiago Nafarroako Gobernuarekin hitzartuta daude, batzuk ANDP erakundeak eta beste batzuk Osasunbideak.
Hitzarmen kolektiboa negoziatzen urtebete baino gehiago eman ondoren, enpresako zuzendaritzak edukia duten proposamenik egin gabe jarraitzen du, nahiz eta irabazi ekonomikoak izan.
Langileek dena eman dute pandemia garaian, baldintza prekarioekin lan eginez eta neurriz kanpoko lan kargak jasanez. Gainera, arreta berezia behar duten erabiltzaileak diteuen zentro bat da Padre Menni.
Nafarroako Gobernuak ere bere gain hartu behar du erantzukizuna, eta ematen den zerbitzua eta prestazioa gainbegiratu behar ditu, baita lan egiteko baldintzak ere.
Horregatik, batzordeak enpresari eskatzen dio ez dezala hitzarmenaren negoziazioa blokeatu eta edukia duten proposamenak egin ditzala, lan-baldintzak hobetzeko, erosteko ahalmena ez galtzeko, ahalik eta zerbitzurik onena eman ahal izateko.
Hitzarmenaren negoziazioak aurrera egiten ez badu, batzordeak ez du baztertzen beste ekimen mota batzuk hastea.