PALESTINAR HERRIAREN ESKUBIDEEN ALDE

2003/10/16
Palestina, Israel eta Europako gizarte mugimenduen nazioarteko topaketara dei egiten du ELAk. Topaketa urriaren 19an igandea izango da, bidebarrietako liburutegian Bilbon goizeko 11tan eta ondotik kontzentrazioa egingo da Arriaga antzokiaren plazan 12:30etan "Palestinar herriaren eskubideen alde" lemapean.