Palestinari elkartasuna adierazteko manifestazioa

2009/01/09
Hainbat sindikatu eta gizarte mugimenduk deituta manifestazioa egingo da 2009ko urtarrilaren 11an, igandea, Bilboko Arriaga Antzokian, Gazako sarraskia salatu eta Palestinari elkartasuna adierazteko. ELAk bat egiten du deialdiarekin, eta bertan parte hartzeko deia luzatu nahi die herritarrei. Manifestazioa 12:00tan hasiko da.

ELAk bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du Israelek Gazaren aurka egindako eraso berri honen aurrean, eta, beste behin, bere elkartasuna adierazi nahi dio Palestinako herriari.