PAMPLONICAN Akordioa

2015/08/17
Pamplonica S.L.k 2012.eko akordioa onartu du eta plantillak soldaten %20 berreskuratuko du 2015eko urtarriletik

Pamplonica S.L.eko plantillak lanari ekingo dio berriz abuztuaren 18an, asteartez, (geldirik egon da Maiatzaren 14tik), enpresako zuzendaritzarekin akordioa lortuta eta konkurtsoko administrazioaren oniritziarekin. Akordioan, enpresak 2012ko akordioa onartzen du eta, ondorioz, langileek soldaten %20 berreskuratuko dute 2015eko urtarriletik.

Maiatzaren 14ean hasita, ELAk deitutako grebak bere helburu nagusia lortu du , alegia, soldaten %100eko aitortza 2015eko urtarriletik eta apiriletik zorretan zituzten soldatak errekuperatzea.

Beste behin agerian geratu da nola langileon batasunak eta antolakuntzak enpresaren itxikeria zuzentzea lortu du. Gogoan izan 2012an Nafar Gobernua, langilegoa eta Pamplonica enpresaren artean 2012an lorturiko akordioan, non Gobernuak 500.000 jarri zituen eta plantillak 30 hilabetez bere soldaten %20a jarri zuen, orain enpresari zegokion akordioa betetzea, 2015eko urtarriletik langileei zegokien %100eko ordain taulak ezarriz. Enpresa, ordea, ukatu egin zen hori betetzera.

ELAk Pamplonica S.L. enpresari exijitzen dio lan jarduerarekin jarraitu eta enplegua mantentzeko konpromisoari eutsi diezaion. Honekin batera, uztailaren 23an hasitako merkantilezko konkurtsoan beharrezko neurriak ezarri ditzan Nafarroako Foru Komuninatean historkoa den enpresa baten behin betiko errekuperaketan ere.

 

Iruña 2015eko Abuztuaren 17an