Pandemiak 22.500 lanpostu suntsitu ditu HEHn
Ezin dugu ahaztu Espainiako Gobernuak ERTEak aplikatzen jarraitzen dituela kaleratzeak saihesteko, eta, beraz, gaurkoak ez dira datu errealak %100ean. Enplegu-erregulazioko espedienteak amaitzen direnean aztertu ahal izango dugu okupazioaren benetako zifra eta seguraski egoerak okerrerantz egingo du erabat.
Langabezia 138.500 pertsonara igo da, hau da, azken urtean 16.700 langabe gehiago daude. Nafarroan, langabeziaren datuak askoz okerragoak dira, 8.200 langabe gehiago zenbatu baitituzte, hau da, %28,8 gehiago. EAEn 8.500 pertsona gehiago egon dira langabezian, % 9,1. Emakumeak izan dira langabeziaren igoeraren eragin handiena jasan dutenak, % 18,1eko igoerarekin, gizonen % 8,8aren aurrean.
Langabezia-tasa, beraz, %10,4ra igo da, aurreko urtearekin alderatuta 1,3 puntuko igoera, eta gogora dezagun 2020ko lehen hiruhilekoan langabezia-tasa %8,7an zegoela. Emakumeen langabeziaren igoera ere langabezia-tasan islatzen da, gizonen eta emakumeen arteko aldea 2,2 puntura hazi da ( % 9,3 eta % 11,5, hurrenez hurren), urte hasieran puntu batekoa zenean.
Datu horien aurrean, eta ziurgabetasun-testuinguru horretan, langileen klaseak eta, zehazki, kolektibo kaltetuenek neurriak behar dituzte administrazioen aldetik. Beste enplegu-politika batzuk behar dira, ekoizpen-eredua aldatu eta enplegua baldintza duinetan sortu eta finkatzeko. Horretarako, inbertsio handiagoa egin behar da sektore publikoan, eta gobernuek parte-hartze handiagoa izan behar dute sektore estrategikoetan etorri daitezkeen kaleratzean saihesteko.