Papereko alorrean hitzarmen duin bat lortzeko kontzentrazioa

2006/11/03
ELA, LAB, CCOO eta UGTko ordezkariek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, azaroak 3, Adegik Miramonen duen egoitzaren aurrean. Kontzentrazioaren helburua papereko alorrean hitzarmen duin bat aldarrikatzea izan da. Sindikatuek salatu dutenez, Adegik ez du negoziatzeko borondaterik, eta soilik euren irabaziak handitzea bilatzen duela azpimarratu dute.

Hitzarmen duin bat lortu ezean mobilizazioekin jarraitzeko asmoa berretsi du ELAk.