Paperik gabekoak kanporatzearen aurkako manifestazioa Bilbon

2011/06/16
Ekainaren 15ean, 7ak aldera, Polizia Zorrozaurreko pabeiloi batean sartu da eta hor lo egiten zuten eta paperik gabe zeuden 20 lagun inguru atxilotu dituzte. Hainbati kanporatze aginduak ireki dizkiete, eta gutxienez hiru Atzerritarrentzako Barneratze Zentro batetara (gazteleraz CIE) eramateko arriskuan daude, kanporatuak izateko asmoarekin.

Ez da Bilbon Atzerritartasun Legea etxerik gabe dauden pertsonen kontra erabiltzen den lehen aldia. Pertsona hauek, etorkinak eta etxerik gabekoak izanda, bazterkeria bikoitza pairatzen dute. Baina euren egoerari irtenbide bat bilatu eta etxebizitza duina izateko daukaten eskubidea bermatu ordez, Polizia bidaltzen dute, hala kanporatze aginduarekin euren egoera larrituz eta euren kanporatzea sustatuz.

Gaur, ekainak 16, Bilboko 6etatan Bilboko Arriaga Plazatik abaituko manifestazioa abiatuko da bidegabekeri honen aurka.