Parisko Klima aldaketari buruzko akordioa engainua da

Parisko Kilma Aldaketaren inguruan lortutako akordioaz aritu dira gaur goizean Bilbon, Adolfo Muñoz "Txiki", idazkari nagusia eta Mikel Noval eta Ainhara Plazaola, arlo sozialeko eta ingurugiroko arduradunak.
ELAk gogoratu du akordioak ez duela emisio murrizketarik jasotzen, ez orokorrik, ez herrialde bakoitzak egin beharrekorik. Hurrengo hilabetetan falta diren herrialdeek murrizketa “ekarpenak” jakinarazi behar dituzte. Lehen murrizketa konpromisoak, lotesleak zirenak, orain murrizketa ekarpen bihurtu dira, borondatezkoak. Eta orain arte ezagutzen ditugunak kontuan hartuz, planetaren tenperatura 3 gradu igoko litzateke. Egin beharreko murrizketen %20a soilik dira. Eta inongo kasuan ez dira lotesleak, borondatezkoak dira. Ez dago zigorrik ezartzeko inongo mekanismorik. Akordioak berak onartzen du ekarpen hauekin ez direla helburuak beteko. Bestalde, orain arte 2015 urtea aipatzen zen emisioen gailurrera iristeko epea, orain ordea ahalik eta azkarren iristea dela helburua aipatzen dute; beste atzerapausu oso larri bat.