"Parot Doktrinaren" aurka elkarretaratzea Iruñean
2013/03/19
ELAk 197/2006 doktrina berehala indargabetu dadila exigitzen du. ELAren iritziz 197/2006 doktrinak, Parot deituak, urratu egiten du, batetik banakoen eskubideak murrizten dituzten zigorrentzako muga bat, hots, ezin direla atzera eraginekoak izan; baina baita segurtasun juridikoaren eta berdintasunaren printzipioa ere, zein zinezko babes judiziala izateko eta bergizarteratzeko eskubideak.
ELAk ohartarazi nahi du doktrina honek preso daudenen senideei eragiten dien sufrimendu gehituari buruz. Gaixotasun larriak pairatzen dituzten hamalau preso politikoetatik sei duela hogei urtetik gora daude espetxeratuta, eta euretako bosti “Parot doktrina” ezarri zaie.
Hau guztiagatik, ELAk doktrina honen indargabetzea exigitzen du eta martxoaren 20an Herrirak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatzen du.