Parte hartze politikoaren eskubideen aldeko elkarretaratzea

2009/01/30
ELAren aburuz, eskubide zibil eta politiko osoak dituzten pertsonak atxilotu eta espetxeratzea onartu ezineko zerbait larria da eta larritasun horretara edozein gizarte demokratikoa ezin da ohitu.

Antza denez, gure ustetan oker egotea nahita ere, berriro ere adierazpide politiko bat oso-osorik ilegalizatzeko atarian gaude. Modu horretan, hitza eta bozka izan nahi duten milaka herritarrei parte hartze politikoaren eskubidea ukatu egiten zaie.

ELAren ustez, erabakiok PSOEren Gobernuak egoitza politikoan hartu ditu. Espainiako gobernuak, erabaki hauei “justiziazko” itxura eman nahiean, ez du zalantzarik botere judiziala hortara bideratzeko .  Bide horrek emango duen emaitzaren jakinean dago, azken finean “euskal gatazkari” buruz egitura judizial espainiarrak guztiz aurresangarriak  dira, zoritxarrez.

ELAk, eskubide zibil eta demokratiko guztiekin konprometiturik, eskubideon urraketa ahalmentzen duten salbuespen legeen indargabetzea exijitzen du eta, bide batez,  bere elkartasuna adierazi nahi die atxitolutako pertsonei eta bere familiartekoei. 

Beraz, ELAk bilkura bat deitu du Bilboko Moyua plazan datorren  astelehenerako (otsailak 2), goizeko 11.30etan. Bilkuraren asmoak: erabaki hauen gaitzespena; atxilotuak berehala aska ditzatela eskatzea, eta parte hartze politikorako eskubidea babes dadila aldarrikatzea.