Parte hartze politikoaren eskubideen alde

2009/02/09
ELAk Madrilgo Auzitegi Gorenak D3M eta Askatasunaren hautagaitza ilegalizatu izana salatu du.

Izan ere, modu horretan, hitza eta bozka izan nahi duten milaka herritarrei parte hartze politikoaren eskubidea ukatzea onartezina eta larria da.

ELAren esanetan, Espainiako demokraziaren maila eskasa ezinezkoa da bere kabuz onbideratzea eta nazioarteko erakundeei dagokie zerbait egitea Estatuak jarrera demokratikoak berreskuratu ditzan..