Pasaban enpresako langileen ordezkaritzak José Luis Velarekiko elkartasuna adierazi du.

2002/07/03

Pasaban S.A.ko enpresa batzordeak hurrengo erabakia hartu du:

1. José Luis Vela, Andoaingo udaleko zinegotzia, Pasaban S.A. enpresako lankidea eta enpresa batzordeko ordezkarikide dena, jasaten ari den eraso eta mehatxuak amai daitezen exigitzen dugu.

2. Egoera mingarri honen aurrean Pasaban S.A.ko langileon izenean elkartasuna adierazi nahi diegu Jose Luis Vela eta bere familiari.

3. Jose Luis Vela eta gainontzeko ordezkari politikoentzat, euren proiektuak defendatzeko eta bizitza politikoan parte hartzeko duten eskubidea errespeta dadin eskatzen dugu, euren bizia, ondasun edo askatasunaren aurkako mehatxurik jaso gabe.

2002ko uztailaren 3an