Patriarkatua eta matxismoa aztergai

2014/11/24
ELAk formazio jardunaldia antolatu du azaroaren 25erako, Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Bertan, sindikatuko genero arduradun Jone Bengoetxearekin batera Irantzu Varela kazetari feminista mintzatuko da Bilboko Bidebarrieta liburutegian egingo den ekitaldian (10:00). Varelak Patriarkatua, erroetatik azalera. El machismo mata, empobrece y atonta hitzaldia emango du.

Jone Bengoetxeak, berriz, indarkeria sexistaren erro “naturalak” jorratuko dira. Horretarako honako galdera hauek erantzuten saiatuko dira: “Naturala al da emakumeen soldatak txikiagoak izatea? Naturala al da emakumeek egiten dituzten lanek gizonenak baino balio sozial eta ekonomiko murritzagoa izatea? Naturala al da gizonezkoak emakumeak baino sexualagoak izatea? Naturala al da emakume guztiek ama izateko desira izatea? Naturala al da emakumeek beren burua emozionaltzat hartzea eta gizonezkoek, arrazionaltzat? Naturala al da emakumeek etxeko langile gisa lan egitea eta gizonak, aldiz, garraiolari izatea?... Zer da naturala?”

Bidebarrietako formazio jardunaldiaren ostean kontzentrazio bat egongo da Arriaga Plazan. Gainera, ELAk bat egiten du egun horren harira mugimendu feministak arratsalderako Euskal Herri osoan zehar deitutako ekimen ezberdinekin.