Patronalak erasora jotzen du: ultraaktibitateak iraungi ez duen hitzarmenetan ere hauek ez betetzea proposatzen du

2013/07/08
ELAk enpresek egun indarrean dauden lan baldintzak erasotzea planteatzen duten esparru bakoitzean borrokatzeko duen konpromisoa berresten du. ELAk nabarmendu nahi du aurrera eramango dugun ekintza sindikalak honakoa izan behar duela helburu: ahal dugun esparru guztietan enpresa-hitzarmenak lortzea.

 

Asko dira, Confebasken gomendioei kasu eginez, euren hitzarmenak indarrean ez daudela jakinarazten duten enpresak.

Jakinarazteak hiru taldetan banatu litezke:

1.- Lan-baldintzak alde bakarretik data jakin bat arte mantentzen dituztela jakinarazten dutenak.

2.- Soilik baldintza batzuk mantentzen direla jakinarazten dutenak, eta gainontzekoak legedi subsidiarioen aplikazio-pekoak izango direla (maila goragoko hitzarmena edo oinarrizko araudia).

              1. Lehen bi talde horietan gehitu beharra dago lan-baldintzen mantenua soilik egun lanean dauden langileei eragingo lieketela, ez kontratazio berriei.

3.-Gaurdanik gorako hitzarmenaren osotasuna aplikatzera igarotzen direnak, soldaten murrizketak barne.

Jakinarazpen hauen aurrean honakoa gaineratu behar da: Confebask patronalaren kontseilu-pean ere hainbat enpresa ultraaktibitatearen galera iragartzen ari dira, nahiz eta bere akordioetan –enpresa edo sektore mailakoak– akordioak ez amaitu uztailaren 7an. Itunpeko Irakaskuntzaren sektorearen kasua da. Erreformatik harantzago doan jarrera bat, eta bere ekintzen kontra joatea suposatzen duena.

ELAk enpresek egun indarrean dauden lan baldintzak erasotzea planteatzen duten esparru bakoitzean borrokatzeko duen konpromisoa berresten du. ELAk nabarmendu nahi du aurrera eramango dugun ekintza sindikalak honakoa izan behar duela helburu: ahal dugun esparru guztietan enpresa-hitzarmenak lortzea. Azken finean, lan-baldintzen mantenua bermatuko duen hitzarmen baten alde borrokatzea.

Patronalak, berriz ere, agerian utzi du ez duela negoziatzeko inolako borondaterik, eta ultraaktibitatearen galera bera diseinatu zuten helbururako erabiltzen dute: soldaten jaitsiera errazteko. Hau da daukagun patronala, eta merezi duen bezala erantzun behar diogu. Soldaten jaitsiera onartzen badugu, enplegu gehiago galduko da.